Itsaskiak gizakiek jaten dituzten itsasoko animalia ornogabeak dira, batez ere oskola edo maskorra dutenak. Ez da kontzeptu taxonomikoa, baizik eta gastronomiakoa.
Itsaskien artean daude krustazeoak (izkirak, otarrainak, miserak, karramarroak, lanpernak ...), moluskuak (muskuiluak, txirlak, txipiroiak...) eta itsasoko beste animalia batzuk, hala nola, ekinodermatuak (itsas trikuak...). Ohiko adieraren arabera, arrainak ez dira bertan sartzen. Horregatik ez angulik (angirararen alebinak) ezta ere kabiarra (gaizkata edo esturioien arrabak) , ez dira itsaskiak moduan hartzen.
ITSASKI-JANA |
Itsaskiak proteina iturri garrantzitsuak dira eta munduan zehar janari nagusia izan daiteke, batez ere kostaldeetan. Oligoelementu iturri garrantzitsua ere badira, batez ere iodoan, magnesioan eta B12 bitaminan aberatsak baitira. Hala ere, freskotasuna gordetzea oso garrantzitsua da, toxikazioak sor baititzake. Gainera, ohiko alergia eragileak dira gizakiengan, batez ere iragazleak direnek, mikrobio eta bizkarroiak, metal astunak eta beste gai toxikoak metatu baititzakete. Nahiz eta okelatik asko bereizi, oraindik ere animali-jatorria duenez ez da janari begetarianoan sartzen.
ITSASKIAK EROSTEKO ETA JATEKO ZENBAIT AHOLKU
Itsaskiak merkatuan bizi, fresko, izoztu edo egosirik saltzen dira.
Hobekiena bizirik erostea da (derrigorrez gordina jateko); baino , aurkitu ezinean, garestitasungatik, eta abar beste aukerak ere onartzeko dira. Dena den, gogoan eduki Legeak agintzen duena: “Molusku bibalbioak (ostrak, almejak, …) saltzeko unean araztuak (depuratuak) eta biziak egon behar dira”. Hori ziurtatzeko etiketa identifikatiba batekin eskeintzen dira. Adi! Etiketa gabekoak ez erosi!!
Itsaskakiak “biberoan” bizirik egun batzu mantentzen dira. Hemendik aterata berehala kontsumitzea komeni da.
Itsaski freskoa erosterakoan garrantzitsuena oso freskoa egotea da. Oso azkar hondatzen baitira, egunean bertan edo gehienez, biharamunean jatea gomendatzen da. Bestela, lehenbailehen izoztu.
Izoztua erosten bada, egiaztatu behar da hotz-katea ahutsi ez dela.
Egosiak konfiantza osoa ez den lekuetan erostea ez da komenigarri.
Krustazeoak erosterakoan hobe da emea aukaratuzea arra baino, askoz haragitsu eta leunagoa direlako. Bereizteko, buelta eman behar zaio, emearen erdialdeko zatia ahurra da, hain zuzen ere, hutsune horretan arraultzak edo koralak gordetzen ditu.
Mixera eta otarrainak aukeratzerakoan borrokoa-arrastrorik edo hanketan mozketarik ez izatea kontuan hartu behar da.
Txangurroa edo buia ondo aukeratzeko pisu haztatu behar da; bolumen berarekin pisu handiena aukeratu,bestela, oskola irikitzean hutsik dagoela gerta leike.
Burua eta gorputza elkartzen diren zatia belztuta duten ganbak edo otarrainxkak baztertu.
Biblbioak (almejak, ostrak,…) gordinik jateko asmoa baldin bada, kontsumitu behar den une arte irikitzea ez da komeni eta garrantzitsua da barruko ura beti kontsebatzea. Kontuz! Osasunari kalte egin diezaioketen bakterioak izan ditzake eta. Egosiak jateko, berriz, sutan oso denbora gutxi eduki, kuskuak ireki arteko denbora aski du.
Itsaski batzuk eder askoak gelditzen dira plantxan: mixerak, zigalak, ganbak, otarrainxkak, … Baita ere beste jaki languntzaile gisa moduan: paellan, arrain zopan, arrain saltsa berdetan,.. Ohikoena egosia jatea da :
Beheko koadroan laburtzen moduan, etxean itsakiak egostea ez du misteriorik, oso erraza da:
Ahal bada itsasoko ura erabili, honen ezean kanilako ura itsas gatz larria erantsita (litroko 60g)
Itsaski guztia estaltzeko ur kantitate adina eltzean jarri.
Ur honi ardo zuri zorrotada eta zenbait barazki gehitu leike: porruen hostoak, azenario eta típula pittin bat, erramu hostoa,… sukaldariaren gustura
Itsaskia bizirik direnean: aurrena ur hotzetan sartu, eta gero su bizian, hilda egosteko. Horrela ez zaizkie hankak eroriko, ez zaie urik sartuko oskol-barrura. Ura irakiten hasten den unean hasi egoste-denborari dagokion tartea zenbatzen.
Itsaski hilak, berriz: Itsaskia irakiten ari den uretan bota behar da. Itsaskiak ur horrek baino tenperatura gutxiago duenez, ur irakin horren tenperatura jaitsi egiten da. Ur horrek berriro hasi behar du irakiten. Eta berriz irakiten hasten den une horretan hasi behar da egoste-denbora zenbatzen. Salbuespena da, baina horrela egosi behar dira izkirak eta lanpernak.
Lanpernak bero jan behar dira, nahiko bero. Beste krustazeoak ez beroegi, ez hotzegi, giro-tenperaturan baizik
Inprimatu eta sukaldeko izkin batean zinzilatzeko laburpena |
Bukatzeko itsakien jatorria eta espezie desberdin bereizi jakitea oso garrantzitsua dela aipatu behar.
Jatorria buruz, itsas libre dabilenak eta haztegietan hazitakoak aldea; lehenbizikoak besteak baino asko natural eta gozoagoak dira.
Kantauri itsasoan hazten den lanperna “Pollicipes pollicipes” espezie da, aldiz Marokoko itsas-hertzekoa “Mitella pollicipes” eta kanadiarkoa “Pollicipes polymerus”. Hiruak itxuraz antzeko dira, baina jateko garaian oso desberdinak. Hiruetakik hoberena, dudarik gabe lehenbizikoa da.
ITSASKIEN ESPEZIE EZAGUNENAK
Krustazeoak edo oskoldunak
Arthropoda filumeko azpifilume bat osatzen duten animaliak dira.
Itsaski gehienak klase honetakoak dira. Euren gorputza 3 zati ezberdinetan banatuta dute: abdomena, toraxa eta burua. Gehienak itsastarrak dira baina badaude ur gezatakoak eta baita lehortarrak ere. Buruan dituzten apendize kopuruaren arabera banatzen dira krustazeoak. Askok lau antena pare dituzte buruan, begi handiak euren buruari itsasiak eta euren atzean barailak izaten dituzte janaria murtxikatzeko. Euren atzean bi maxila dituzte laguntzeko. Toraxean oinez egiteko hankak dituzte eta askok pintzak dituzte hemen ere. Abdomenean beste apendize pare batzuk dituzte eta emeek hauek arraultzak heltzeko erabiltzen dituzte.
TXANGURRO
“Maja squinado”. Herbst, 1788
Krustazeo hau hamar hanka dituelako decapodoa bat da. Oskola bihotz itxurakoa, ile eta arantzaz josia. Hanka luzeak ditu eta aginak gorputzaren alde txikiak. Horregatik mundoko hainbat lekuetan Itsas armaiarma deitzen da.
Oso
estimatua da gastronomian, batez ere euskal sukaldaritzan. Aipatzekoa da “Txangurroa
Donostiar erara”, mamia papurtu eta barazki saltsarekin nahastu ondoren
oskola bete eta labean sartzean datzana.
BUIA
“Cancer pagurus”. Linnaeus, 1758
Krustazeo decapodoa, Txangurroaren antza du, baina buiaren oskola leuna da guztiz, oskola oblatua du, oso gogorra eta sendoa,gehienez 30 cm.ko zabalera izan dezakeena, laranja-arre kolorekoa. Haginen puntak beltzak dira.
Sukaldaritzan hagin hauek oso preziatuak dira. Egosia eta txangurro eran bere oskolan beteta prestatzen da.
Sukaldaritzan hagin hauek oso preziatuak dira. Egosia eta txangurro eran bere oskolan beteta prestatzen da.
NEKORA / TXAMARRA
“Necora púber” . Linnaeus, 1767
Krustazeo dekapodoa.Gorputza
ile fin-finez estalia du. Oskola arrexka edo beltzaxka du, tarte urdinekin, 7-15cm zabalekoa. Lehengo hanka parea besteak baino handiagoa dira eta haginak ditu. Azken parea zabala da, igeri egiten errazteko.
Haragi fina eta estimatua du. Prestatzeko ohiko era egostea da.
Haragi fina eta estimatua du. Prestatzeko ohiko era egostea da.
MISERA / ABAKANDO
“Homarus gammarus” Linnaeus, 1758
Miseraren oskola beltz urdinkara da, orban argiekin. Miserak bost hanka pare ditu, horietako lau toraxean eta, nahiz eta txikiak izan gorputz osoarekiko, animalia mugitzeko adina indar dute. Aurreko hanka pareak berriz, haginak dituzte, horietako bat ertz zorrotzekoa, ebakitzeko, eta bestea zapalagoa, birrintzeko. Buruan bi antena luze eta bi labur ditu.
Egosia, plantxan erreta, entsaladako osagai moduan, ...oso estimatua.
Egosia, plantxan erreta, entsaladako osagai moduan, ...oso estimatua.
Adi!
Merkatuan gure misera antzekoa beste espezie bat saltzen da ere bai: "Homarus americanus", honek Kanadatik dator, oskola gorrixka
du eta bere haragia ez da hain estimatua.
OTARRAIN GORRIA
“Palinurus elephas” Fabricius, 1787
Krustazeo handi honek bost hanka pare ditu. 50 cm izatera irits daiteke eta 4 kg pisatzera. Gorputza, segmentuduna, kitinazko oskol batek babesten du, arrexka edo gorrixka, abdomen aldean bi orban horirekin. Hankak eta antenak marradunak dira, arre eta horia Burua arantza sendoz estalia dago eta bi adarrek babesten duten bi begi irten ditu. Gainera, bi antena txiki (antenula), gorputza baino luzeagoak diren atzerakako bi antena, bi baraila birrintzaile eta lau baraila moztaile ditu. Brankiostegitoetan dauden zakatzen bidez egiten du arnas. Abdomenak sei pare apendize adarbiko ditu (pleopodoak). Lehenengo biak dimorfismo sexualaren irizpide dira.
Merkatuan
gehienbat bizirik saltzen da. Gure otarrain
gorria “Palinurus elephas” aparte, beste hiru espezie aurki ditzakegu
ere: otarrain mairua “Palinurus mauritanicus”,
afrikar otarraina “Panulirus
regius” eta kubatar otarraina “Panulirus argus”,
beraien arteko ezberdintasun nagusiak kolorea eta beste hainbat ezberdintasun
fisiko alde batera utzita, gastronomikoki maila txikiago dela adierazi behar da. Otarrain gorria gure
kostan eta britainiar irletan dute jatorri; mairua eta afrikarra berriz,
Afrikako kostetatik datoz. Kubatarra, hitzak dioen bezala Kubatik dator (hauek arrak soilik eta izoztuak eskeintzen dira)
Otarraina
espezie preziatuenetarikoa da. Egosia eta saltsa ezberdinez lagundua, plantxan
errea bikaina.
ZIGALA
“Nephrops norvegicus” Linnaeus, 1758
Dekapodoen ordenako itsas krustazeoa. Gorputz luzeska 20-24 zm bitartean, pintzak ere luzeak ditu eta gorputza arantzatsua. Oskola arrosa du matize gorriekin eta orban zuriekin. Burua luzea da eta begiak madari itxurakoak ditu.
Egosita edo plantxan erreta kontsumitzen da, baita ere, frijituta zuritu ostean.
Egosita edo plantxan erreta kontsumitzen da, baita ere, frijituta zuritu ostean.
TIGRE OTARRAINXKA
“Penaeus kerathurus” Forskål, 1775
Otarrainxkaren
barietateak asko dira, itsaso askotan aurkitu ditzakegu esate baterako, Atlantikoan,
Mediterraneoan, Pazifikoan, Karibean,… Gure merkatuan Tigre otarrainxka “Penaeus kerathurus” izan
da espezie preziatuena, freskorik
edo izoztuta eskainita.
Gorputza estua du, hankak txikiak, oskola
mehea eta isatsa oso luze; aurrealdean, zefalotaraxa,
buruaren eta toraxaren bategitea da eta organo garrantzitsuenak ditu: nerbio
sistema, zakatzak, bihotza eta urdaila. Oskoletik antenak ateratzen dira, usaintzeko
eta oreka mantentzeko erabiliak. Arre-grisaska kolorea du. Tamaina 12-15 zm-koa
da. Ganba eta izkiraren familiakoa da.
Sukaldaritzan
oso erabilia: egosiak, erretak, labean, …
JUNBO OTARRAINXKA
“Penaeus monodom” Fabricius,
1798
Tigre otarrainxka antzekoa da, baina bere luzera 33 cm arte
iritsi leike. Indiko eta Pazifiko ozeanotan hazten dira.
Merkatuan
izoztua saltzen da.
EKUADORREKO OTARRAINXKA ZURIA
“Panaeus vannamei “ Boone, 1931
Kolore marroi grisa uniformea ,marrak gabe eta hankak zurizkak.
Haztegian
hazia,. gaur egun, merkatuan hedatuena da. Jateko besteak baino kaskarragoa da; baina, prezio
aldetik, oso merke.
Haztegi gehinekak Pazifiko ertzean zehar hedatuak
daude (Ekuador, Peru ...) Izoztua eta batez ere, egosia eskeintzen da.
GANBA ZURIA
“Parapenaeus longirostris” Lucas, 1846
Ganbak, dekapodoen
ordenako krustazeoa, abdomenean bizkar-gila bat du. Arrearrosa kolorekoa da eta
12 cm inguruko luzera du. Otarrainxka baino txikixeagoa da normalean, baina
bien arteko desberdintasun nagusia, honek hark baino gorputz zabalagoa eta
hanka luzeagoak dituela da. Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da.
Jangarriak diren zenbait espezie daude, balio komertzial handikoak.
Sukaldaritzako
preziatuena ganba zuria (Parapenaeus
longirostris) da. Ur irakinean egosia, plantxan erreta, baratxuriekin frijitua, arrautza-irinetan pasata (gabardina erara),
eta abar.
IZKIRA
Izkira izenarekin itsaski gisa kontsumitzen diren hainbat krustazeo espezie ezberdin izendatzen dira. Azpiorden eta familia ezberdinetako kideak izan daitezke, baina gehienak Caridearen barruan sartzen dira. Gaztelainaz “quisquilla” eta “camarón” izenekin ezagutzen dira eta gehienetan ur irakinetik pasata egosiak komertzializatzen dira
IZKIRA HANDIA
“Palaemon elegans” Rathke, 1837
Gorputz gris edo arre berdeska, gardena, sabelaldeko segmentuetan zeharkako bandak eta zerrenda ilunak dituena. Aurpegi luze, estu eta haginduna. Orban horiak ditu hanketan eta orban urdinak 5 cm inguruko luzera duten hagin
txikietan. “Quisquillaren” adibidea.
txikietan.
IZKIRA GORRIA
“Palaemon serratus” Pennant, 1777
Gaztelainaz “Camarón” ospetsua, ohi da egosiak saltzea.
LANPERNA
"Pollicipes pollicipes" Gmelin, 1789
Scalpellidae familiako krustazeo zirripido da. Substratuari atxikita dagoen oina eta sei hanka-pare dituen eta ezkata batzuez babestuta dagoen gorputza dute.
Lanpernak jarraikako sei oskol garatuko ditu, gorputza inguratu eta babesteko. Bizitza osorako haitzera itsatsia izango da, garroak erabiliz planktona harrapatzeko eta gametoa erruteko.
Ornogabe asko bezala, lanpernak hermafroditak dira eta aldizkatu egiten dute ar eta eme egoera. Lanpernen zakila luzeena da gorputzarekin erkatuta, animaliaren luzera baino 20 aldiz luzeagoa baita.
Soilik itsasoko ur irakinetik pasata paregabeak .
Moluskuak
(Latinez Mollusca, "oskol finekoak") Animalia filum nagusi bat dira.
Gorputz biguna dute, hiru ataletan zatita: burua, masa biszerala eta oina. Hainbatek maskorra dute. Molusku espezie gehienak itsasoan bizi dira, eta horietako asko mareen arteko gunean. Olagarro eta txibia pelagikoen bizitokia itsaso irekiko ura da. Hala ere molusku guztiak ez dira itsastarrak: hainbat bibalbio eta gastropodo ur gezatan ere bizi dira eta barraskilo eta bareak bezalako gastropodoak lur lehorrean bizi dira.
1.Zefalopodoak
Moluskuen filumeko zenbait ornogabez esaten da.Kartilagoz osatuko kaxa baten barnean kokatutako nerbio-sistema central garatua, oso begi irtenak eta hainbat garro dituzte. Karniboroak dira.
TXIPIROIA
“Loligo vulgaris” Lamarck, 1798
Txipiroiak itsasoko dekapodoen ordenako molusku zefalopodoa multzo bat dira. Barne –maskorra dute; buru bereizia, aldebiko simetriakin; hegalak eta besoak hamar garro, bentosa beteak, dituzte, pareka antolatuak, horietako bi luzeagoak.
Txipiroi arrunta “Loligo vulgaris”, handia denean Begihandia deitua, Ipar Itsasotik
Afrika mendebaldea arte bizi den txipiroi mota da, Euskal Herriko kostan
ohikoena.
Sukaldaritzan
oso aintzat hartua da eta euskal sukaldaritzan oso erabilia: plantxan, parrillan erreta, arraultza-irinetan pasata
erromatar-erara, tipulakin Pelaio erara eta batez ere Txipiroiak tintan prestatzeko
TXIBIA / TXAUTXA/ TXOKO
"Sepia officinalis" Linnaeus, 1758
Txibiak edo txokoak[ sepiida ordena osatzen duten itsas-zefalopodoak dira. Txipiroien senide hurbilak dira eta hauen antzera sukaldaritzan aintzat hartuak. Euskal Herrian espezierik ohikoena txibia arrunta da . Txibiek barne maskorra dute (txibia-hezurra izenekoa), W itxurako begi-nini handiak, zortzi beso eta bi garro. Ohiko tamaina 15 eta 25 cm luze da.
POTA
“Todarodes sagittatus “ Lamarck, 1798
OLAGARROA
“Octopus vulgaris” Cuvier, 1797
Oktopodoen ordenako molusku zefalopodo bat da. Azal grisa eta orban marroixkakikoa. 8 garro edo tentakuluetan bi bentosa ilara dituena, eta sifoitik ura kanporatuz mugitzen da . Arriskuan dagoenean tinta jariatzen du. Itsasazpi harkaiztsuetan bizi da .
Galiziar sukaldaritzan oso estimatua, hospe haundia du "Pulpo a feira" errezeta
Galiziar sukaldaritzan oso estimatua, hospe haundia du "Pulpo a feira" errezeta
Moluskuen filumeko zenbait animaliza esaten da. Gorputzean, burua, oin muskularra eta errai-masa bereizten dira, azken hau kiribilkatua eta karekizko maskor kuskubakarrez estalia dagoelarik.
KARRAKELA / MAGURIO
Littorina littorea Linnaeus, 1758
Molusku gastropodoa .Gorputz biguna du eta oskol kiribildua eta puntaduna. Azalera latza du eta kolorea aldakorra da. Euskal Herrian beltz-beltza da bustia dagoenean eta operkulu bat du gorputzari itsatsia. Tamaina ere jatorriaren araberakoa da, batez beste 10 to 12 mm artean heldua den.
Karrakelakak batik bat egositak urarekin eta gatzarekin hiru minutu gutxi-gora behera jaten dira.
Karrakelakak batik bat egositak urarekin eta gatzarekin hiru minutu gutxi-gora behera jaten dira.
LAPA
Patella vulgata Linnaeus, 1758
Patelidoen familiako molusku gastropodoen izen arrunta. 3-4 cm-ko maskor koniko eta zabala dute, marearteko zonako haitzetan itsatsita bizi dira eta algaz elikatzen dira.
Moluskuen filumeko zenbait animaliza esaten da. Gorputza bi kuskuren artean gordetzen dute. Oin bakarra eta gihartsua dute, eta baita maskorra itxita edukitzeko gihar abduktoreak ere. Gihar hauek arrasto zirkular bat uzten dute maskorraren barneko aldean. Bibalbioak, beste moluskuak ez bezala, filtratzaileak dira. Hau da, sifoi baten bidez ura xurgatzen dute eta bertan dauden elikagaiak zakatzen bidez filtratzen. Horregatik, eta beste moluskuek ez bezala, ez dute erradularik (janaria karraskatzeko kitinazko hortzik). Zakatz barrunbe zabala dute.
TXIRLA HANDIA / ALMEJA FIÑA
“Tapes decussatus”.
Txirla edo Almeja hainbat molusku kuskubikori
ematen zaio izena da. Batez ere Tapes,
Ruditapes eta Venerupis generoak izendatzeko erabiltzen da.
Horien
artean Tapes decussatus (Almeja Fina) da merkatuan kalitate onena eta prezio garestiena
daukana.
Tapes generoko bibalbio hau 7,5 cm-rainoko oskola
izan dezake, eta kolore gris zurixka edo horixka izaten du. Beraien sifoiari
esker, itsas hondoan dilinda dabiltzan partikula elikagarriez elikatzen da. Sifoi
hauek luzeak eta bereizirik daude. Hondo
hareatsu garbietan bizi ohi da, 15-30 cm-ko sakoneran lurperatuta.
Itsasbeheran lokatzetan oinez ibilita
harrapatzen dituzte, eskuzko tresnen bitartez (adibidez: aitzurra eta arrastelua)
edo beren sifoiek hondarretan uzten dituzten zuloak bilatuz.
Euskal sukaldaritzan, almeja finak prestatzeko modurik ohikoena saltsa berdean da, baratxuriarekin eta
perrexilarekin. Arrozarekin, zopan, laguntza gisa arrain eltzean eta abar ere prestatzen
dira.
Oso aproposa gordinak limoi ttanta batzu lagundurik jateko.
Gainera, askoren ustez horrela jatea da dastatzeko modurik onena; izan ere,
diotenez, itsasoaren zapore biziaz gozatzeko era bakarra da.
ALMEJA LINGIRDATSUA
“Venerupis pullastra”
Oskolak kolore grisa
edo marroia izaten du Sifoiak
bere luzeran uztartuak ditu.
Gorndinak jan liteke, baino saltsan
dastatzeko aproposa dira.
ALMEJA JAPONIARRA
“Ruditapes philippinarum”
Oskola kolore marroitk beltzara tartekoa da eta marrak
laukitxoak osaten dute.
Haztegian
hazitzen da. Bestea espezieak baino kalitate kaskarragoa eta askoz merkeagoak dira. Gordinik jateko ez dira
gomendatzen
Nola bereiztu almejaren espezie desberdinak gaztelainaz dagoen bideo honetan argitzen da.
BERBERETXO
“Cerastoderma Edule”
Maskorra
biribila izaten du.
Sukaltzaritzan
almejakin konparatuz maila txikiago du. Baino
bere usain gozoa esker arrozakin prestatzeko
bikaina dira. Betidanik merkatuan kontserbatan saldu dira.
TXIRLA TXIKIA
“Chamelea gallina”
Gure uste apalez , molusku kuskubikori orrokorrean "TXIRLA" hitzakin izendatzea ez da egokia. Bai txirla hitza,, baita almeja hitza, biak "neologismoak" izanik "ALMEJA" hitza aukeratzen dugu. |
Euskal sukaldaritzan, gaur egun , ia ez da erabiltzen.
MUSKUILU ATLANTIARRA
“Mytilus edulis”. Linnaeus, 1758
Mitilidoen familiako molusku bibalbioa, mutur batean puntadunak eta bestean biribilduak diren bi kusku beltzaxka eta simetriko dituena. Itsas hondoko lohian edo harkaitzetan itsatsita bizi da.
Lapikoan egosiak jaten dira gehien bat eta Iparralden bertan serbitzuta eskein ohi da, “moules” izenarekin.
Lapikoan egosiak jaten dira gehien bat eta Iparralden bertan serbitzuta eskein ohi da, “moules” izenarekin.
MUSKUILU GALIZIARRA
“Mytilus galloprovincialis”. Lamarck, 1819
Mytilidae familiako itsas molusku bibalboa da. Galizan akuikulturan hazitakoa, kolonizatzaile da eta Kantabriar itsas-hertzeko muskuilu atlantiar desager arazten ari da.
Oso komertziatuta dago: freskuan, izoztuan, kontsebatan, aurrezkozinatua,... era guztian.
Oso komertziatuta dago: freskuan, izoztuan, kontsebatan, aurrezkozinatua,... era guztian.
OSTRA
“Ostrea edulis”. Linnaeus, 1758
Bibalbioen klaseko zenbait moluskuren, bereziki ostreidoen familiakoenen izen arrunta. Maskor zimurra dute eta kuskuak disimetrikoak dira. Gehienak jangarriak dira eta oso preziatuak.
“Ostrea edulis” Europako ostra-espeziea da. Hermafrodita da eta ezkerreko kuskuaren bidez hondoan itsatsita bizi da. Leku askotan artifizialki hazten da. Ostra ugariena da.
BIEIRA / ERROMES-MASKOR
Pecten maximus. Linnaeus, 1758
Pektinidoen familiako zenbait molusku bibalbioren izen arrunta. Bi kusku asimetriko dituzte, goiko kuskua guztiz zapala eta uhin moduko saihetsez hornitua dagoelako. Kolore gorri-arrekoa da, batzuetan arrosakara edo orbanduna.. Kusku ganbila Santiagora erromes doazenen ikurra da. Pectinidae familia osatzen dut
DATILA
“Ensis ensis”. Linnaeus, 1758
Datilen oskolak luzekarak, simetrikoak eta leunak dira, bien artean luzera osoan josiak. Maskorraren mutur batean buru atrofiatua aurkitzen da eta bestean aizkora itxurako oina.
Habitat hondartsu eta lohitsutan bizi dira. Mehatxuren baten sumatuz gero, laster-laster lurperatzeko ahalmena dute.
Ekinodermatuak
Ekinodermatuak (Echinodermata) animalia filum itsastar bat dira. Filum hau Kanbriar garaian agertu ziren. Ekinodermatu guztiek dute euren bizitzako parterik batean simetria pentarradiala, baita sekundarioa den simetria bilateral bat dutenentzat ere.
ITSAS TRIKUA
“Paracentrotus lividus”. Lamarck, 1816
Itsas trikuak animalia txiki, biribil eta arantzatsuak dira, Echinoidea klasea eratzen dutenak. Itsas trikuek oskol arantzatsua dute, 3 eta 10 cm artekoa. Ohiko koloreak beltza, berde ahula, oliba berdea, arrea, gorrindola eta gorria. Poliki-poliki mugitzen dira, batez ere algez elikatuz. Triku kiribildu baten antza dutelako deitzen dira itsas triku.
Itsas trikuen gonadak eta arrautzak oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan. Oso preziatua da Asturias aldean eta “oricio” izenakin esagutzen da.
*************************************
*************************************
AZENARIO BITXIA
“Azenaorius itsasquizalea”. Arantxa, 2014
Hasieran adierazi dugunez itsaskia janari begetarianoa artean ez dela sartzen; baina, gure Ikerketa, Garapen eta berrikuntza (I+G+b) taldea, barazki-jale zaleen ezaugarri guztiak betetzen duen espezie bat aurkitu du, eta baita bataiatu ere:
“Azenaorius itsasquizalea”. Oso egokia entsaladakin nahastuta jateko.
“Azenaorius itsasquizalea”. Oso egokia entsaladakin nahastuta jateko.
Irudimen pittin batekin. Ilargiraino!!
ON EGIN!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina