Lehenengo eta behin, batzuk eta besteak bereizten jakin beharko dugu. Horretarako Nutrizio-propietateak aztertuko ditugu .
Bien arteko desberdintasun nagusia gantz kopurua da:
Arrain zurien muskulua ez du % 2tik gorako gantza.
Urdinen muskulua , aldiz, % 6koa du, gutxienez.
Hori arrain zuria, urdina baino errazago digeritzen dugula adierazten du.
%2tik - %6ra tartean daudenak, erdigantzatsuak deitzen dira eta adina, errute garaia edo urte-sasoi arabera gantz proporzioa alda dezake.
Isatsari begiratu ezkero; arrain zurien isatsen ertza zuzena dala eta arrain urdinek gezi itxurako isatsa dutela jabetuko gara. Hori zergatik?
Arrain zuriak demersalak direlako, hau da, itsas-hondon bizi eta janari bertan aurkitzen dutelako, beraz nola igeri gutxi egiten dute bere egalak ez dira garatu.
Arrain urdinak, ordea, pelagikoak dira, janaria itsas azalan bilatu behar eta igeri asko egitera behartuta daude.Hortaz isats-egatsa indartsu eta urkila itxurako du.
Arrain zuriaren eta urdinaren onurei buruz asko eztabaidatu da. Gauza guztietan bezala, ez da bata bestea baino hobea, bakoitzak onura desberdinak ematen dizkigu. Arrain urdina koipetsuagoa eta kalorikoagoa bada ere, elikadurarako ezinbestekoa baita. Zergatik? Arrain urdinak gantz-azido insaturatu asko ditu eta horiek arazo kardiobaskularren prebentziorako egokiak dira, gantz-azido oleikoa, linoleikoa (funtsezkoa, organismoak ezin baitu sintetizatu eta, beraz, elikaduraren bitartez baino ez dugu lortzen) eta omega-3a bereziki.
Orokorrean, arrain guztiak dira funtsezko proteina eta mineraletan aberatsak. Haragiak, arrautzak eta esneak bezala, arrainak kalitate handiko proteinak ematen ditu, beharrezko aminoazido guztiak baititu. Arrainak A eta D bitamina kopuru handia du, baita E bitamina ere, eta, oro har, B taldeko bitamina ugari du, B12 bitamina bereziki.
Arrain zurien adibidea: "Solea solea" MIHIN ARRAIN |
Arrain urdinen adibidea: "Thunnus alalunga" HEGALUZEA |
Arrain erdigantzuen adibidea: "Pagellus erythrinus" LAMOTE |
Hori guztia dela eta, arraina astean lau aldiz jatea gomendatzen dute, eta egokiena aberastasuna denez, komeni da egun bitan arrain zuria jatea eta beste bietan urdina.
Salbuespenak:
Tentsio arterial altua izan ezkero Kontserba, ketu eta gazitutako arrainak ez dira komenigarriak, sodio kopurua oso haundia delako.
Azido Uriko edo Gota gaitza jasan dutenek arrain urdina, kontserba, ketu eta gazitutak bere dietatik murriztu behar dituzte.
Dena den, gure osasunentzako, arrain urdinen proteina , okel gorrien baino askoz onuragarria da.
Salbuespenak:
Tentsio arterial altua izan ezkero Kontserba, ketu eta gazitutako arrainak ez dira komenigarriak, sodio kopurua oso haundia delako.
Azido Uriko edo Gota gaitza jasan dutenek arrain urdina, kontserba, ketu eta gazitutak bere dietatik murriztu behar dituzte.
Dena den, gure osasunentzako, arrain urdinen proteina , okel gorrien baino askoz onuragarria da.
Sardin zaharrak dituen bitamina eta gatz mineralak gure osasunentzako oso onak dira salbuespenak aparte |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina