2014/05/01

ITSASKIAK. Ezaugarriak eta zenbait aholku

       Itsaskiak gizakiek jaten dituzten itsasoko animalia ornogabeak dira, batez ere oskola edo maskorra dutenak. Ez da kontzeptu taxonomikoa, baizik eta gastronomiakoa.

    "Izkira" itsaski mota bat.
    

  
  Itsaskien artean daude krustazeoak (izkirak, otarrainak, miserak, karramarroak, lanpernak ...), moluskuak (muskuiluak, txirlak, txipiroiak...) eta itsasoko beste animalia batzuk, hala nola, ekinodermatuak (itsas trikuak...). Ohiko adieraren arabera, arrainak ez dira bertan sartzen. Horregatik  ez angulik (angirararen alebinak) ezta  ere kabiarra (gaizkata edo esturioien arrabak) ,  ez dira itsaskiak  moduan hartzen. 


ITSASKI-JANA


      Itsaskiak proteina iturri garrantzitsuak dira eta munduan zehar janari nagusia izan daiteke, batez ere kostaldeetan. Oligoelementu iturri garrantzitsua ere badira, batez ere iodoan, magnesioan eta B12 bitaminan aberatsak baitira. Hala ere, freskotasuna gordetzea oso garrantzitsua da, toxikazioak sor baititzake. Gainera, ohiko alergia eragileak dira gizakiengan, batez ere iragazleak direnek, mikrobio eta bizkarroiak, metal astunak eta beste gai toxikoak metatu baititzakete. Nahiz eta okelatik asko bereizi, oraindik ere animali-jatorria duenez ez da janari begetarianoan sartzen. 


ITSASKIAK  EROSTEKO ETA JATEKO ZENBAIT AHOLKU

   Itsaskiak merkatuan  bizi, fresko, izoztu edo egosirik saltzen dira.
   Hobekiena bizirik erostea da (derrigorrez gordina jateko);  baino , aurkitu ezinean, garestitasungatik, eta abar beste aukerak  ere onartzeko dira. Dena den, gogoan eduki Legeak  agintzen duena: Molusku  bibalbioak  (ostrak, almejak, …)  saltzeko unean araztuak (depuratuak) eta biziak egon behar dira”. Hori ziurtatzeko  etiketa identifikatiba batekin eskeintzen dira. Adi! Etiketa  gabekoak ez erosi!!

   Itsaskakiak  “biberoan” bizirik  egun batzu mantentzen dira. Hemendik aterata berehala kontsumitzea komeni da.

   Itsaski freskoa  erosterakoan garrantzitsuena oso freskoa egotea da. Oso azkar hondatzen baitira,  egunean bertan edo gehienez, biharamunean  jatea gomendatzen da. Bestela, lehenbailehen  izoztu.

    Izoztua erosten bada, egiaztatu behar da hotz-katea  ahutsi ez dela.

    Egosiak konfiantza osoa  ez den lekuetan  erostea ez da komenigarri.

     Krustazeoak erosterakoan  hobe da emea aukaratuzea arra baino, askoz haragitsu eta leunagoa direlako.  Bereizteko, buelta eman behar zaio, emearen erdialdeko zatia ahurra da, hain zuzen ere, hutsune horretan arraultzak edo koralak gordetzen ditu.





   Mixera eta otarrainak aukeratzerakoan borrokoa-arrastrorik edo hanketan mozketarik ez izatea kontuan  hartu behar da.

    Txangurroa edo buia ondo aukeratzeko pisu haztatu behar da; bolumen berarekin pisu handiena aukeratu,bestela,  oskola irikitzean hutsik dagoela gerta leike.

     Burua eta gorputza elkartzen diren zatia belztuta duten ganbak edo otarrainxkak baztertu.

     Biblbioak (almejak, ostrak,…) gordinik jateko asmoa baldin bada, kontsumitu behar den une arte irikitzea ez da komeni eta garrantzitsua da barruko ura beti kontsebatzea.  Kontuz! Osasunari kalte egin diezaioketen bakterioak izan ditzake eta. Egosiak jateko, berriz, sutan oso denbora gutxi eduki, kuskuak ireki arteko denbora aski du.

    Itsaski batzuk eder askoak gelditzen dira plantxan: mixerak, zigalak, ganbak, otarrainxkak, …  Baita ere beste jaki languntzaile gisa moduan: paellan, arrain zopan, arrain saltsa berdetan,.. Ohikoena egosia jatea da :
    Beheko koadroan laburtzen moduan, etxean itsakiak egostea ez du misteriorik, oso erraza da:

    Ahal bada itsasoko ura erabili, honen ezean kanilako ura itsas gatz larria erantsita (litroko 60g)
   Itsaski guztia  estaltzeko ur kantitate adina eltzean jarri.
   Ur honi ardo zuri zorrotada eta zenbait barazki gehitu leike: porruen hostoak, azenario eta típula pittin bat, erramu hostoa,… sukaldariaren gustura
   Itsaskia bizirik direnean: aurrena ur hotzetan sartu, eta gero su bizian, hilda egosteko. Horrela ez zaizkie hankak eroriko, ez zaie urik sartuko oskol-barrura. Ura irakiten hasten den unean hasi egoste-denborari dagokion tartea zenbatzen.
     Itsaski hilak, berriz: Itsaskia irakiten ari den uretan bota behar da. Itsaskiak ur horrek baino tenperatura gutxiago duenez, ur irakin horren tenperatura jaitsi egiten da. Ur horrek berriro hasi behar du irakiten. Eta berriz irakiten hasten den une horretan hasi behar da egoste-denbora zenbatzen. Salbuespena da, baina horrela egosi behar dira izkirak eta lanpernak.
     Lanpernak bero jan behar dira, nahiko bero. Beste krustazeoak ez beroegi, ez hotzegi, giro-tenperaturan baizik





Inprimatu eta sukaldeko izkin batean zinzilatzeko laburpena





       Bukatzeko itsakien jatorria eta espezie desberdin bereizi jakitea oso garrantzitsua dela aipatu behar.
      Jatorria buruz, itsas libre dabilenak eta haztegietan hazitakoak aldea; lehenbizikoak besteak baino asko natural eta gozoagoak dira.
      Kantauri itsasoan hazten den lanperna “Pollicipes pollicipes” espezie da, aldiz Marokoko itsas-hertzekoa “Mitella pollicipes” eta kanadiarkoa “Pollicipes polymerus”. Hiruak itxuraz antzeko dira, baina jateko garaian oso desberdinak.  Hiruetakik hoberena, dudarik gabe lehenbizikoa da.












ITSASKIEN ESPEZIE EZAGUNENAK

Krustazeoak edo oskoldunak

     Arthropoda filumeko azpifilume bat osatzen duten animaliak dira.
     Itsaski gehienak klase honetakoak dira. Euren gorputza 3 zati ezberdinetan banatuta dute: abdomena, toraxa eta burua. Gehienak itsastarrak dira baina badaude ur gezatakoak eta baita lehortarrak ere. Buruan dituzten apendize kopuruaren arabera banatzen dira krustazeoak. Askok lau antena pare dituzte buruan, begi handiak euren buruari itsasiak eta euren atzean barailak izaten dituzte janaria murtxikatzeko. Euren atzean bi maxila dituzte laguntzeko. Toraxean oinez egiteko hankak dituzte eta askok pintzak dituzte hemen ere. Abdomenean beste apendize pare batzuk dituzte eta emeek hauek arraultzak heltzeko erabiltzen dituzte.

  

TXANGURRO
Maja squinado”. Herbst, 1788


      Krustazeo hau hamar hanka dituelako  decapodoa  bat da. Oskola  bihotz itxurakoa, ile eta arantzaz josia. Hanka luzeak ditu eta aginak gorputzaren alde txikiak. Horregatik mundoko hainbat lekuetan  Itsas armaiarma deitzen da.
       Oso estimatua da gastronomian, batez ere euskal sukaldaritzan. Aipatzekoa da “Txangurroa Donostiar erara”, mamia papurtu eta barazki saltsarekin nahastu ondoren oskola bete eta labean sartzean datzana.




BUIA
“Cancer pagurus”.  Linnaeus, 1758



     Krustazeo decapodoa, Txangurroaren antza du, baina buiaren oskola leuna da guztiz, oskola oblatua du, oso gogorra eta sendoa,gehienez 30 cm.ko zabalera  izan dezakeena,  laranja-arre kolorekoa. Haginen puntak beltzak dira.         
       Sukaldaritzan hagin hauek oso preziatuak dira. Egosia eta txangurro eran bere oskolan beteta prestatzen da.




NEKORA /  TXAMARRA
“Necora púber” Linnaeus, 1767


       Krustazeo dekapodoa.Gorputza ile fin-finez estalia du. Oskola arrexka edo beltzaxka du, tarte urdinekin, 7-15cm zabalekoa. Lehengo hanka parea besteak baino handiagoa dira eta haginak ditu. Azken  parea zabala da, igeri egiten errazteko. 
        Haragi fina eta estimatua du. Prestatzeko ohiko era egostea da.



MISERA / ABAKANDO
“Homarus gammarus”  Linnaeus, 1758


      Miseraren oskola beltz urdinkara da, orban argiekin. Miserak bost hanka pare ditu, horietako lau toraxean eta, nahiz eta txikiak izan gorputz osoarekiko, animalia mugitzeko adina indar dute. Aurreko hanka pareak berriz, haginak dituzte, horietako bat ertz zorrotzekoa, ebakitzeko, eta bestea zapalagoa, birrintzeko. Buruan bi antena luze eta bi labur ditu. 
      Egosia, plantxan erreta, entsaladako osagai moduan, ...oso estimatua.

Ezkerran “Homarus gammarus” , eskubitan  "Homarus americanus"

         Adi! Merkatuan gure misera antzekoa beste espezie bat  saltzen da ere bai:  "Homarus americanus", honek  Kanadatik dator, oskola gorrixka du eta bere haragia ez da hain estimatua.






OTARRAIN GORRIA
“Palinurus elephas” Fabricius, 1787


      Krustazeo handi honek bost hanka pare ditu. 50 cm izatera irits daiteke eta 4 kg pisatzera. Gorputza, segmentuduna, kitinazko oskol batek babesten du, arrexka edo gorrixka, abdomen aldean bi orban horirekin. Hankak eta antenak marradunak dira, arre eta horia Burua arantza sendoz estalia dago eta bi adarrek babesten duten bi begi irten ditu. Gainera, bi antena txiki (antenula), gorputza baino luzeagoak diren atzerakako bi antena, bi baraila birrintzaile eta lau baraila moztaile ditu. Brankiostegitoetan dauden zakatzen bidez egiten du arnas. Abdomenak sei pare apendize adarbiko ditu (pleopodoak). Lehenengo biak dimorfismo sexualaren irizpide dira.


        Merkatuan gehienbat bizirik saltzen da. Gure otarrain gorria “Palinurus elephas” aparte, beste hiru espezie aurki ditzakegu ere: otarrain mairua “Palinurus mauritanicus”, afrikar otarraina “Panulirus regius”  eta kubatar otarraina “Panulirus argus”, beraien arteko ezberdintasun nagusiak kolorea eta beste hainbat ezberdintasun fisiko alde batera utzita, gastronomikoki maila txikiago dela adierazi behar da. Otarrain gorria gure kostan eta britainiar irletan dute jatorri; mairua eta afrikarra berriz, Afrikako kostetatik datoz. Kubatarra, hitzak dioen bezala Kubatik dator (hauek arrak soilik eta izoztuak eskeintzen dira)








          Otarraina espezie preziatuenetarikoa da. Egosia eta saltsa ezberdinez lagundua, plantxan errea bikaina.



ZIGALA
“Nephrops norvegicus” Linnaeus, 1758


    Dekapodoen ordenako itsas krustazeoa. Gorputz luzeska 20-24 zm bitartean, pintzak ere luzeak ditu eta gorputza arantzatsua. Oskola arrosa du matize gorriekin eta orban zuriekin. Burua luzea da eta begiak madari itxurakoak ditu. 
      Egosita edo plantxan erreta kontsumitzen da, baita ere, frijituta zuritu ostean.





TIGRE OTARRAINXKA
“Penaeus kerathurus” Forskål, 1775



           Otarrainxkaren barietateak asko dira, itsaso askotan aurkitu ditzakegu esate baterako, Atlantikoan, Mediterraneoan, Pazifikoan, Karibean,… Gure merkatuan Tigre otarrainxka “Penaeus kerathurus” izan  da espezie preziatuena, freskorik edo izoztuta eskainita.

            Gorputza estua du, hankak txikiak, oskola mehea eta isatsa oso luze;  aurrealdean, zefalotaraxa, buruaren eta toraxaren bategitea da eta organo garrantzitsuenak ditu: nerbio sistema, zakatzak, bihotza eta urdaila. Oskoletik antenak ateratzen dira, usaintzeko eta oreka mantentzeko erabiliak. Arre-grisaska kolorea du. Tamaina 12-15 zm-koa da. Ganba eta izkiraren familiakoa da.

         Sukaldaritzan oso erabilia: egosiak, erretak, labean, …



JUNBO OTARRAINXKA

“Penaeus monodom” Fabricius, 1798



              Tigre otarrainxka  antzekoa da, baina bere luzera 33 cm arte iritsi leike. Indiko eta Pazifiko ozeanotan hazten dira.

             Merkatuan izoztua saltzen da.





EKUADORREKO OTARRAINXKA ZURIA

 “Panaeus vannamei “   Boone, 1931




         
     Kolore marroi grisa uniformea ,marrak  gabe eta hankak zurizkak.

      Haztegian hazia,. gaur egun, merkatuan hedatuena da. Jateko  besteak baino kaskarragoa da; baina, prezio aldetik, oso merke.

       Haztegi gehinekak Pazifiko ertzean zehar hedatuak daude (Ekuador, Peru  ...)  Izoztua eta batez ere, egosia eskeintzen da.







GANBA ZURIA
“Parapenaeus longirostris” Lucas, 1846



        Ganbak, dekapodoen ordenako krustazeoa, abdomenean bizkar-gila bat du. Arrearrosa kolorekoa da eta 12 cm inguruko luzera du. Otarrainxka baino txikixeagoa da normalean, baina bien arteko desberdintasun nagusia, honek hark baino gorputz zabalagoa eta hanka luzeagoak dituela da. Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da. Jangarriak diren zenbait espezie daude, balio komertzial handikoak.
      Sukaldaritzako preziatuena ganba zuria (Parapenaeus longirostris) da. Ur irakinean egosia, plantxan erreta,  baratxuriekin frijitua, arrautza-irinetan pasata (gabardina erara), eta abar.



IZKIRA 
     Izkira izenarekin itsaski gisa kontsumitzen diren hainbat krustazeo espezie ezberdin izendatzen dira. Azpiorden eta familia ezberdinetako kideak izan daitezke, baina gehienak Caridearen barruan sartzen dira. Gaztelainaz “quisquilla” eta “camarón” izenekin ezagutzen dira eta  gehienetan ur irakinetik pasata  egosiak komertzializatzen dira


IZKIRA HANDIA
 “Palaemon elegans” Rathke, 1837


      Gorputz gris edo arre berdeska, gardena, sabelaldeko segmentuetan zeharkako bandak eta zerrenda ilunak dituena. Aurpegi luze, estu eta haginduna. Orban horiak ditu hanketan eta orban urdinak 5 cm inguruko luzera duten hagin 
txikietan. “Quisquillaren” adibidea.





IZKIRA GORRIA
 “Palaemon serratus” Pennant, 1777




    Gaztelainaz  “Camarón” ospetsua,  ohi da egosiak saltzea.




LANPERNA
"Pollicipes pollicipes"  Gmelin, 1789





       Scalpellidae familiako krustazeo zirripido da. Substratuari atxikita dagoen oina eta sei hanka-pare dituen eta ezkata batzuez babestuta dagoen gorputza dute.
Lanpernak jarraikako sei oskol garatuko ditu, gorputza inguratu eta babesteko. Bizitza osorako haitzera itsatsia izango da, garroak erabiliz planktona harrapatzeko eta gametoa erruteko.
    Ornogabe asko bezala, lanpernak hermafroditak dira eta aldizkatu egiten dute ar eta eme egoera. Lanpernen zakila luzeena da gorputzarekin erkatuta, animaliaren luzera baino 20 aldiz luzeagoa baita.
      Soilik itsasoko ur irakinetik pasata paregabeak .


Moluskuak

        (Latinez Mollusca, "oskol finekoak") Animalia filum nagusi bat dira.
         Gorputz biguna dute, hiru ataletan zatita: burua, masa biszerala eta oina.                         Hainbatek maskorra dute. Molusku espezie gehienak itsasoan bizi dira, eta horietako asko mareen arteko gunean. Olagarro eta txibia pelagikoen bizitokia itsaso irekiko ura da. Hala ere molusku guztiak ez dira itsastarrak: hainbat bibalbio eta gastropodo ur gezatan ere bizi dira eta barraskilo eta bareak bezalako gastropodoak lur lehorrean bizi dira.




                                                         1.Zefalopodoak

            Moluskuen filumeko zenbait ornogabez esaten da.Kartilagoz osatuko kaxa baten barnean kokatutako nerbio-sistema central garatua, oso begi irtenak eta hainbat garro dituzte. Karniboroak dira.







TXIPIROIA
“Loligo vulgaris”  Lamarck, 1798



        Txipiroiak itsasoko dekapodoen ordenako molusku zefalopodoa  multzo bat dira. Barne –maskorra dute; buru bereizia, aldebiko simetriakin; hegalak eta besoak hamar garro, bentosa beteak, dituzte, pareka antolatuak, horietako bi luzeagoak.
         Txipiroi arrunta “Loligo vulgaris”, handia denean Begihandia deitua, Ipar Itsasotik Afrika mendebaldea arte bizi den txipiroi mota da, Euskal Herriko kostan ohikoena.
          Sukaldaritzan oso aintzat hartua da eta euskal sukaldaritzan oso erabilia: plantxan,  parrillan erreta, arraultza-irinetan pasata erromatar-erara, tipulakin Pelaio erara eta batez ere Txipiroiak tintan prestatzeko
         
     




TXIBIA / TXAUTXA/ TXOKO
"Sepia officinalis"  Linnaeus, 1758


         Txibiak edo txokoak[ sepiida ordena osatzen duten itsas-zefalopodoak dira. Txipiroien senide hurbilak dira eta hauen antzera sukaldaritzan aintzat hartuak. Euskal Herrian espezierik ohikoena txibia arrunta da . Txibiek barne maskorra dute (txibia-hezurra izenekoa), W itxurako begi-nini handiak, zortzi beso eta bi garro. Ohiko tamaina 15 eta 25 cm luze da.




POTA
“Todarodes sagittatus “ Lamarck, 1798


















OLAGARROA
“Octopus vulgaris”  Cuvier, 1797




         Oktopodoen ordenako molusku zefalopodo bat da. Azal grisa eta orban marroixkakikoa.  8 garro edo tentakuluetan bi bentosa ilara dituena, eta sifoitik ura kanporatuz mugitzen da . Arriskuan dagoenean tinta jariatzen du. Itsasazpi harkaiztsuetan bizi da . 
        Galiziar sukaldaritzan oso estimatua, hospe haundia du "Pulpo a feira" errezeta




2.Gasteropodoak





Moluskuen filumeko zenbait animaliza esaten da. Gorputzean, burua, oin muskularra eta errai-masa bereizten dira, azken hau kiribilkatua eta karekizko maskor kuskubakarrez estalia dagoelarik.




KARRAKELA / MAGURIO
Littorina littorea Linnaeus, 1758

          Molusku gastropodoa .Gorputz biguna du eta oskol kiribildua eta puntaduna. Azalera latza du eta kolorea aldakorra da. Euskal Herrian beltz-beltza da bustia dagoenean eta operkulu bat du gorputzari itsatsia. Tamaina ere jatorriaren araberakoa da, batez beste 10 to 12 mm artean heldua den. 
       Karrakelakak batik bat egositak urarekin eta gatzarekin hiru minutu gutxi-gora behera jaten dira.




LAPA
Patella vulgata Linnaeus, 1758


      Patelidoen familiako molusku gastropodoen izen arrunta. 3-4 cm-ko maskor koniko eta zabala dute, marearteko zonako haitzetan itsatsita bizi dira eta algaz elikatzen dira.


3.Kuskubikuak edo Bibalbioak




         Moluskuen filumeko zenbait animaliza esaten da. Gorputza bi kuskuren artean gordetzen dute. Oin bakarra eta gihartsua dute, eta baita maskorra itxita edukitzeko gihar abduktoreak ere. Gihar hauek arrasto zirkular bat uzten dute maskorraren barneko aldean. Bibalbioak, beste moluskuak ez bezala, filtratzaileak dira. Hau da, sifoi baten bidez ura xurgatzen dute eta bertan dauden elikagaiak zakatzen bidez filtratzen. Horregatik, eta beste moluskuek ez bezala, ez dute erradularik (janaria karraskatzeko kitinazko hortzik). Zakatz barrunbe zabala dute.



TXIRLA HANDIA / ALMEJA FIÑA
“Tapes decussatus”.





               Txirla edo Almeja hainbat molusku kuskubikori ematen zaio izena da.  Batez ere Tapes, Ruditapes eta Venerupis generoak izendatzeko erabiltzen da.
      Horien artean  Tapes decussatus  (Almeja Fina)  da merkatuan kalitate onena eta prezio garestiena daukana.
       Tapes generoko bibalbio hau 7,5 cm-rainoko oskola izan dezake, eta kolore gris zurixka edo horixka izaten du. Beraien sifoiari esker, itsas hondoan dilinda dabiltzan partikula elikagarriez elikatzen da. Sifoi hauek luzeak eta bereizirik daude. Hondo hareatsu garbietan bizi ohi da, 15-30 cm-ko sakoneran lurperatuta.
        Itsasbeheran lokatzetan oinez ibilita harrapatzen dituzte, eskuzko tresnen bitartez (adibidez: aitzurra eta arrastelua) edo beren sifoiek hondarretan uzten dituzten zuloak bilatuz.
      Euskal sukaldaritzan, almeja finak  prestatzeko modurik ohikoena saltsa berdean da, baratxuriarekin eta perrexilarekin.    Arrozarekin, zopan,  laguntza gisa arrain eltzean eta abar ere prestatzen dira.
     Oso aproposa gordinak  limoi ttanta batzu lagundurik jateko. Gainera, askoren ustez horrela jatea da dastatzeko modurik onena; izan ere, diotenez, itsasoaren zapore biziaz gozatzeko era bakarra da.

       

ALMEJA LINGIRDATSUA
Venerupis pullastra”




    Oskolak  kolore grisa  edo marroia izaten du  Sifoiak bere luzeran uztartuak ditu.
    Gorndinak jan liteke, baino saltsan dastatzeko  aproposa dira.



ALMEJA JAPONIARRA

“Ruditapes philippinarum”


     Oskola kolore  marroitk beltzara tartekoa da eta marrak laukitxoak osaten dute.
     Haztegian hazitzen da. Bestea espezieak  baino kalitate kaskarragoa  eta askoz merkeagoak dira. Gordinik jateko ez dira gomendatzen



Nola bereiztu almejaren espezie desberdinak gaztelainaz dagoen bideo honetan argitzen da.  


BERBERETXO
“Cerastoderma Edule”



     Maskorra biribila izaten du.

      Sukaltzaritzan almejakin konparatuz  maila txikiago du. Baino bere usain gozoa esker  arrozakin prestatzeko bikaina dira. Betidanik  merkatuan  kontserbatan saldu dira.






TXIRLA TXIKIA
“Chamelea gallina”


 Gure uste apalez , molusku kuskubikori  orrokorrean  "TXIRLA" hitzakin  izendatzea ez da egokia. Bai txirla hitza,, baita almeja hitza, biak  "neologismoak" izanik "ALMEJA" hitza aukeratzen dugu. 


       Gaztelainaz CHIRLA izenarekin  ezagutu da.
       Euskal sukaldaritzan,  gaur egun , ia ez da erabiltzen.


MUSKUILU ATLANTIARRA
“Mytilus edulis”. Linnaeus, 1758

        Mitilidoen familiako molusku bibalbioa, mutur batean puntadunak eta bestean biribilduak diren bi kusku beltzaxka eta simetriko dituena. Itsas hondoko lohian edo harkaitzetan itsatsita bizi da.
          Lapikoan egosiak jaten dira gehien bat eta Iparralden bertan serbitzuta eskein ohi da,  “moules” izenarekin.


MUSKUILU GALIZIARRA
“Mytilus galloprovincialis”.  Lamarck, 1819


          Mytilidae familiako itsas molusku bibalboa da. Galizan akuikulturan hazitakoa, kolonizatzaile da eta Kantabriar itsas-hertzeko muskuilu atlantiar desager arazten ari da. 
         Oso komertziatuta dago: freskuan, izoztuan, kontsebatan, aurrezkozinatua,... era guztian.





OSTRA
“Ostrea edulis”.  Linnaeus, 1758


        Bibalbioen klaseko zenbait moluskuren, bereziki ostreidoen familiakoenen izen arrunta. Maskor zimurra dute eta kuskuak disimetrikoak dira. Gehienak jangarriak dira eta oso preziatuak.
       “Ostrea edulis” Europako ostra-espeziea da. Hermafrodita da eta ezkerreko kuskuaren bidez hondoan itsatsita bizi da. Leku askotan artifizialki hazten da. Ostra ugariena da.




BIEIRA / ERROMES-MASKOR
Pecten maximus. Linnaeus, 1758



       Pektinidoen familiako zenbait molusku bibalbioren izen arrunta. Bi kusku asimetriko dituzte,  goiko kuskua guztiz zapala eta uhin moduko saihetsez hornitua dagoelako. Kolore gorri-arrekoa da, batzuetan arrosakara edo orbanduna.. Kusku ganbila Santiagora erromes doazenen ikurra da. Pectinidae familia osatzen dut




DATILA
“Ensis ensis”. Linnaeus, 1758



          Datilen oskolak luzekarak, simetrikoak eta leunak dira, bien artean luzera osoan josiak. Maskorraren mutur batean buru atrofiatua aurkitzen da eta bestean aizkora itxurako oina.
          Habitat hondartsu eta lohitsutan bizi dira. Mehatxuren baten sumatuz gero, laster-laster lurperatzeko ahalmena dute.




Ekinodermatuak

           Ekinodermatuak (Echinodermata) animalia filum itsastar bat dira. Filum hau Kanbriar garaian agertu ziren. Ekinodermatu guztiek dute euren bizitzako parterik batean simetria pentarradiala, baita sekundarioa den simetria bilateral bat dutenentzat ere.



ITSAS TRIKUA
“Paracentrotus lividus”. Lamarck, 1816



        Itsas trikuak animalia txiki, biribil eta arantzatsuak dira, Echinoidea klasea eratzen dutenak. Itsas trikuek oskol arantzatsua dute, 3 eta 10 cm artekoa. Ohiko koloreak beltza, berde ahula, oliba berdea, arrea, gorrindola eta gorria. Poliki-poliki mugitzen dira, batez ere algez elikatuz. Triku  kiribildu baten antza dutelako deitzen dira itsas triku.
         Itsas trikuen gonadak eta arrautzak oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan. Oso preziatua da Asturias aldean eta “oricio” izenakin esagutzen da.

                                             *************************************


AZENARIO BITXIA

“Azenaorius itsasquizalea”. Arantxa, 2014





       Hasieran adierazi dugunez itsaskia janari begetarianoa artean ez dela sartzen; baina,  gure Ikerketa, Garapen eta berrikuntza  (I+G+b) taldea,  barazki-jale zaleen ezaugarri guztiak betetzen duen  espezie bat aurkitu du, eta baita bataiatu ere: 
         “Azenaorius itsasquizalea”. Oso egokia entsaladakin nahastuta jateko.
          Irudimen pittin batekin. Ilargiraino!!


     ON EGIN!!!